Sinopsia: Zauria(k) proiektua, eromena, gaizkiegonak eta osasun mentala ikuspegi feminista batetik lantzen duen dokumentala da. Sufrimendu psikosoziala eta genero bizipenak uztartzen eta 9 emakume, bollera eta transen errealitateak barne hartzen dituenak. Izendatzen ez dena ez da ikusten, eta ikusten ez dena ez da existitzen.
Narratiba, ilustrazioa eta poesia bezalako adierazpen artistikoen bitartez, psiko-patologizazio prozesuen eta sexu-genero sistemaren arteko loturez hausnartzea du helburu, gure iruditegiak, praktikak eta ondoezak kudeatzeko tresnen inguruan pentsatu eta sentitzeko.
Zaurgarritasuna, zaintzak, gaizkiegonak, kolektiboa, bazterrak, kapitalismoa, cisheteropatriarkatua... Zer da eromena?
Dokumentala Filmin plataforman dago eskuragarri eta konfinamendu egoera honetan, Vimeo plataforman ere irekita dago.