Gipuzkoako suhiltzaileek grabatutako mezua bolbora bezala zabaltzen ari da Arabako gurasoen whatsapp taldeetan ere. Izan ere, egoera gogorra ari da izaten etxe askotan, dagoeneko bi aste baino gehiago iraun duen konfinamendua dela eta.
"Asko laguntzen diguzue guri, medikuei, erizainei, poliziei, lanean ari garen guztiei", adierazi dute bideoan. "Horregatik eskerrak eman nahi dizkizuegu, eta esan pixka bat gehiago aguantatzeko etxeetan, primeran ari zaretela", esan diete suhiltzaileek umeei, txalo zaparrada bat eskaini aurretik.
Eta zuek nola bizi dituzue konfinamendu egun hauek? Zuen testigantzak, sortze-lanak, kontakizunak, salaketak... jaso nahi ditugu.
Bidali zuen mezuak, bideoak, audioak edo sorkuntza artistikoak erredakzioa@alea.eus helbidera edo Whatsapp zein Telegram bidez 645 66 86 02 telefono zenbakira.