Dagoeneko 133 hildako eragin ditu koronabirusak Araban -10 gehiago azken orduetan-, eta, guztira, 2.105 kasu positibo antzeman ditu Osakidetzak gure herrialdean.
Ospitaleratzeen datuak baikorragoak dira: une honetan 379 pertsona ingresatuta daude Arabako Unibertsitate Ospitalean, koronabirusak kutsatuta; horietatik, 339 daude solairuetan eta 39 ZIUn.
Izan ere, 29 alta gehiago egon dira azken orduetan, eta beste bi pertsona atera da ZIUtik, Osakidetzak eguneratutako azken datuen arabera.
Birusaren inkubazio epea hamabost egunekoa da, eta konfinamenduaren emaitzak aste honetan nabaritzen hasi dira. Epe hori beteta, kasu positiboen hazkunde esponentziala moteldu da astelehenetik; hau da, baliteke hemendik aurrera egunero kasu berri gutxiago baieztatzen hastea. Baina horrek ez du esan nahi koronabirusaren hedatzea geldituko denik.
Kasu positiboak gora doaz (baita hildakoen kopurua ere), eta aste honetan arazoak egongo dira hainbat arlotan: alde batetik, ospitaleak gainezkatzeko arriskuak bertan dirau, nahiz eta hori ekiditeko neurriak hartu diren, ZIU berria eta kanpo kontsulten eraikina gaituz.
Bestalde, osasun langileen arteko kutsatzeen areagotzeak egoera kaltetuko du. Izan ere, EAEn kutsatutako sei pertsonatik bat osasun arloko langilea da.
Arabako positiboak herriz herri
Koronabirusak Arabako udalerrietan eragindako kasu positiboen datuak ere jaso ditugu, herriz herri:
- Gasteiz: 1.770.
- Laudio: 60.
- Amurrio: 34.
- Bastida: 22.
- Iruña Oka: 14.
- Agurain: 13.
- Kanpezu: 12.
- Zigoitia: 12.
- Aiara: 9.
- Artziniega: 7.
- Oion: 9.
- Zuia: 8.
- Dulantzi: 7.
- Samaniego: 6.
- Lantaron: 5.
- Legutio: 5.
- Arratzua-Ubarrundia: 4.
- Bernedo: 4.
- Iruraiz-Gauna: 4.
- Okondo: 4.
- Urkabustaiz: 4.
- Barrundia: 3.
- Donemiliaga: 3.
- Erriberabeitia: 3.
- Burgu: 2.
- Erriberagoitia: 2.
- Guardia: 2.
- Aramaio: 1.
- Arraia-Maeztu: 1.
- Asparrena: 1.
- Berantevilla: 1.
- Bilar: 1.
- Eltziego: 1.
- Eskuernaga: 1.
- Gaubea: 1.
- Iekora: 1.
- Lapuebla de Labarca: 1
- Mañueta: 1.
- Zanbrana: 1.