'Kultura etxez etxe' jarduera multzoa prestatu du Aldundiak

Erredakzioa 2020ko mar. 30a, 07:00

Museo, historia, arkitektura eta kultura ondareaz gozatzeko aukera ematen du ekimenak. / AFA

Kultura etxez etxe lemapean, besteak beste, museo, historia eta arkitektura modu birtualean ezagutzeko aukera ematen du jarduera multzoak.

Azken asteetako alarma egoerak irauten duen bitartean, jarduera multzo bat proposatu du Arabako Foru Aldundiak zaintzen duen museo, historia, arkitektura eta kultura ondareaz gozatzeko, #Kulturaetxezetxe lemarekin.

Alde batetik, museo sarearen hiru webgune berrituak bisitatu daitezke:

Bestetik, hurrengo bi webgune hauek bisita birtuala egiteko aukera ematen dute:

Gainera, museo sareak egunero nabarmenduko du museo bakoitzeko hainbat obra eta pieza, eta azalpenekin lagunduko du.

Horretaz aparte, "Arabako ondare historikoaren kultura sareak" Storymap edo Mapakontaria abiatu dute, Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak ahalbidetzeko. Formatu honek erakusten duen informazioa automatikoki esportatzen du datu base bakar batetik; modu horretan, informazio guztia zentralizatuta dago, eskuragarri dago eta etengabe eguneratzen da, hurrengo estekan: Ondare historiko-arkitektonikoaren dokumentu funtsak.

Proposamen horiekin batera, Aldundiak Arabadok ataria jarri du eskura. Atari horrek Agiritegian gordetako dokumentazioaren katalogoa linean zabaltzen du, eta erabiltzaileak testu funtsen, kartografien, argazkien eta musikaren atalen bidez, erregistro katalografikoetara eta haien irudi digitalizatuetara jo dezake. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago