Elurra iritsi da Arabara

Erredakzioa 2020ko mar. 30a, 07:31

Oketa mendia, Legutiotik ikusita; atzean, Gorbeia laino artean. / ALEA

Oraindik ez du arazorik eragin eta mendate guztiak zabalik daude.

Tenperatura asko jaitsi da azken orduotan, eta hori dela eta, elur-kota 300-500 m artean dabil. Zaparradek oraindik ere oztopo handirik eragin ez badute ere, Altuben, Azazetan, Gasteizko mendatean, Herreran, Kurtzetan eta Opakuan arretaz gidatzeko aholkua eman du Trafiko zuzendaritzak, elurra ari duelako.

Iragarpenari dagokionez, elur-kotak 300-500 metro artean eutsiko dio egun osoz. Gainera noizbehinka trumoi-ekaitzak jo dezake. Ipar eta ipar-ekialdeko haize zakarra ibiliko da eta tenperaturak ez du 4-8 ºC-tik gora egingo. Araban izotza ere egingo du. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago