Sormenari buruzko online formakuntza, Euspot Lehiaketarako lagungarri

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2020ko martxoaren 29a

Euskarazko Spot Lehiaketaren bederatzigarren ediziorako lanak aurkezteko epea hurbiltzen ari da eta, parte-hartzaileei sormenean laguntzeko, 35 minutuko online formakuntza sortu dute.

Helburua da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea. Lehiaketaren inguruko informazioa eta baldintzak azaltzeaz gain, publizitatearen inguruan hitz egin eta ideiak, ereduak eta kanpainak ikusi eta azaltzen dira bideoan.

Aurten, lehen aldiz, Bai Euskarari Elkarteak Euspot lehiaketaren babesle bezala parte hartuko du. Gure helburua arlo sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea izanik, estrategikotzat jotzen dugu ikus-entzunezkoen industrian eta gazteen artean ere eragitea. 

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago