Koronabirusa

Ehun hildako baino gehiago eta 1.610 kasu positibo Araban

Erredakzioa 2020ko mar. 27a, 14:59

Koronabirusaren datuen bilakaera Araban, martxoaren 27ra arte. / ALEA

Kasu positiboen bihurgunea gora doa, etenik gabe, atzo baino kasu berri gutxiago baieztatu arren: azken 24 orduetan 175 kasu gehiago antzeman dituzte. Guztira, 1.610 pertsona kutsatu ditu koronabirusak Araban, eta dagoeneko 103 hildako eragin ditu.

Une honetan 343 pertsona ingresatuta daude Arabako Unibertsitate Ospitalean; horietatik, 304 daude solairuetan eta 39 ZIUn. Azken 24 orduetan 9 hildako gehiago egon dira; dagoeneko 103 arabar hil dira koronabirusarekin.

Bitartean, datu baikorragoei erreparatuz, 51 alta gehiago egon dira azken orduetan, eta beste bi pertsona atera dira ZIUtik, Osakidetzak eguneratutako azken datuen arabera.

Datuak kezkagarriak dira, baina, nolabait, egonkortzen ari da kasu positibo berrien hazkundea, baita hildakoen kopurua ere. Birusaren inkubazio epea hamabost egunekoa da, beraz, konfinamenduaren emaitza errealak datorren astean nabaritzen hasiko direla aurreikusten da.

Arabako positiboak herriz herri

Koronabirusak Arabako udalerrietan eragindako kasu positiboen datuak ere jaso ditugu, herriz herri:

  • Gasteiz: 1.280.
  • Laudio: 39.
  • Bastida: 21.
  • Amurrio: 20.
  • Iruña Oka: 14.
  • Kanpezu: 11.
  • Agurain: 10.
  • Aiara: 7.
  • Artziniega: 7.
  • Oion: 7.
  • Dulantzi: 6.
  • Samaniego: 6.
  • Zigoitia: 6.
  • Zuia: 6.
  • Legutio: 5.
  • Urkabustaiz: 4.
  • Arratzua-Ubarrundia: 3.
  • Barrundia: 3.
  • Bernedo: 3.
  • Donemiliaga: 3.
  • Burgu: 2.
  • Guardia: 2.
  • Lantaron: 2.
  • Iruraiz-Gauna: 2.
  • Aramaio: 1.
  • Arraia-Maeztu: 1.
  • Asparrena: 1.
  • Berantevilla: 1.
  • Bilar: 1.
  • Eltziego: 1.
  • Erriberabeitia: 1.
  • Erriberagoitia: 1.
  • Lapuebla de Labarca: 1
  • Mañueta: 1.
  • Okondo: 1.
  • Zanbrana: 1.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago