Koronabirusa

Haserre daude Arabako langileak

Erredakzioa 2020ko mar. 27a, 13:05

Euskal gehiengo sindikalak deituta, mobilizazioak egin dira lan zentroetan, koronabirusaren krisiaren aurrean "osasuna, enplegua eta lan baldintzak" defendatzeko. Eguneko bideo eta argazkiak jaso ditugu ALEAn.

Arabako ESIko langileak

 

Anbulantziak

 

Nestle Froneri (Araia)

 

Hitzartutako anbulantziak

 

Anbulantziak RTSU

 

Leza ospitaleko langileak

 

Zerbitzu sozialetako langileak (ESK sindikatua)

 

LAB sindikatua (Gasteiz)

 

1.997 lan erregulazio espediente Araban

ELA, LAB, ESK, STEILAS, Etxalde eta HIRU sindikatuek langileen osasuna "arriskuan" jartzen ari dela salatu du. Oinarrizko zerbitzuetan diharduten langileak neurri prebentiborik gabe ari direla diote; besteak beste, osasungintzan, zahar egoitzetan, etxez etxeko laguntzan, garbiketan, garraio publikoan, anbulantzietan edo supermerkatuetan.

Baina oinarrizko zerbitzuetan lan egiten ez duten langileen egoera ere gogoan izan dute, "lanera joatera behartuta" daudelako, sindikatuen arabera. "Interes ekonomikoak osasunaren gainetik" jarri dituztela eta langileen osasuna bermatuta ez dagoela salatu dute.

Gainera, enpresetan behin-behineko kontratuak eta lan prekarioak dituztenak kaleratzen hasi direla diote, "negoziaziorik gabe" milaka ABLEE (aldi baterako lan erregulazio espedienteak) tramitatu dituzten bitartean. Soilik Araban 1.997 aplikatu dira krisialdia hasi zentetik, eta horrek 21.487 langileri eragin die.

"Aurreko krisi ekonomikoa langileoi ordainarazi ziguten. Orain patronalek eta gobernuek osasun krisia ere langileok ordain dezagun nahi dute", adierazi du gehiengo sindikalak, eta langileak "haserre" daudela ohartarazi dute.

Osasuna, enplegua eta lan baldintzak

Lehen lerroan jarri nahi dituzte "osasuna, enplegua eta lan baldintzak", eta erakundeei zein patronalari neurri zehatzak eskatu dizkiete:

  • Oinarrizko zerbitzuetan beharrezkoak eta efektiboak diren neurri prebentiboak ezartzea.
  • Oinarrizkoak ez diren lan guztiak bertan behera uztea.
  • Enplegua bermatzea.
  • Lan baldintzak bermatzea.

Albiste honetan erabilitako argazkiak eta bideoak euskal gehiengo sindikaleko Arabako sindikatuek helarazi dituzte ALEAren erredakziora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago