Dantzan.eus atarian Eutsi Dantzan izeneko bideo sorta egiten ari dira. Fandangoa, arin-arina, zortzikoa, jauziak... eta beste dantza askori buruzko jakingarriak eta ikastaro txikiak ematen ari dira horietan.
Zazpi-jauziak zazpi modu desberdinetan dantza egiteko erronka proposatzen du Jon Iruretagoienak. Erdizka urratsa dantzatzeko hainbat aldaera erakutsi eta eskaini ditu Maritzuli konpainiako dantza-maisuak. Horretarako zazpi-jauziak dantza erabili du eta buelta bakoitzean hainbat bariazio eman ditu.