Koronabirusa

Kasu positiboak nabarmen areagotu egin dira Araban

Erredakzioa 2020ko mar. 26a, 14:12

Txagorritxuko kanpo kontsulten eraikina gaitzeko lanek jarraitzen dute gaur. / ALEA

Datuak okerrera doaz, eta orain arteko egunik okerrena bizi dugu kasu positibo berriei dagokionez: azken 24 orduetan 228 kasu gehiago antzeman dituzte. Guztira, 1.435 pertsona kutsatu ditu eta 94 hildako eragin ditu koronabirusak Araban.

Une honetan 325 pertsona ingresatuta daude Arabako Unibertsitate Ospitalean; horietatik, 288 daude solairuetan eta 37 ZIUn. Azken 24 orduetan 13 pertsona gehiago hil dira, eta dagoeneko 94 arabar dira koronabirusarekin hildakoak.

Bitartean, datu baikorragoei erreparatuz, 49 alta gehiago egon dira azken orduetan, eta beste bi pertsona atera dira ZIUtik, Osakidetzak eguneratutako datuen arabera.

Koronabirusaren datuen bilakaera Araban, martxoaren 26ra arte. / ALEA

 

Arabako positiboak herriz herri

Koronabirusak Arabako udalerrietan eragindako kasu positiboen datuak ere jaso ditugu, herriz herri:

  • Gasteiz: 1.116.
  • Laudio: 31.
  • Bastida: 21.
  • Amurrio: 15.
  • Iruña Oka: 13.
  • Aiara: 7.
  • Agurain: 7.
  • Dulantzi: 5.
  • Kanpezu: 5.
  • Legutio: 5.
  • Oion: 5.
  • Samaniego: 5.
  • Zuia: 5.
  • Artziniega: 3.
  • Barrundia: 3.
  • Bernedo: 3.
  • Donemiliaga: 3.
  • Urkabustaiz: 3.
  • Zigoitia: 3.
  • Arratzua-Ubarrundia: 2.
  • Burgu: 2.
  • Aramaio: 1.
  • Arraia-Maeztu: 1.
  • Asparrena: 1.
  • Berantevilla: 1.
  • Eltziego: 1.
  • Erriberabeitia: 1.
  • Erriberagoitia: 1.
  • Guardia: 1.
  • Iruraiz-Gauna: 1.
  • Mañueta: 1.
  • Zanbrana: 1.

Atxilotu bat eta esku hartze ugari

Ertzaintzaren eta Gasteizko Udaltzaingoaren datuen arabera, alarma egoeran ezarritako neurriak betetzen direla bermatzeko esku hartze ugari egon ziren Araban asteazkenean, martxoaren 25ean:

  • Ertzaintzak identifikatutako pertsonak: 209.
  • Ertzaintzak atxilotutako pertsonak: 0.
  • Ertzaintzak jarritako salaketak: 25.
  • Ertzaintzak atzemandako ibilgailuak: 396.
  • Udaltzaingoak identifikatutako pertsonak: 194.
  • Udaltzaingoak atxilotutako pertsonak: 1.
  • Udaltzaingoak jarritako salaketak: 48.
  • Udaltzaingoak atzemandako ibilgailuak: 397.

Asteazkenean atxilotutako pertsonak konfinamendua hautsi ostean Udaltzaingoko agenteei aurre egin eta txistua bota zien. 18:10ean gertatu zen, patruila batek Jundizeko poligonoan oinez zebilela ikusi zuenean. 38 urteko gizonezkoari agenteen aurkako desobedientzia larria egotzi diote.

Udaltzaingoak konfinamendu neurriak eta mugimenduen murrizketak ez betetzeagatik bi herritar atxilotu ditu eta 563 salaketa jarri ditu oraingoz.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago