Osagaiak:
- Aza txiki bat
- 4 koilarakada oliba olio
- Piperrautsa, koilarakadatxo bat
- Jogurt natural bat
- Limoi erdiaren zukua
- Gatza
Errezeta:
- Azaren zuztarra eta kanpoko hosto itsusiak, gogorrenak eta hondatuenak erretiratuko ditugu. Hostoak banatu eta erdialdeko zurtoin gogor lodia kenduko diogu bakoitzari.
- Hau egin eta gero, hainbat uretan garbituko dugu aza, ehe edo ozpin tanta batzuekin. Xukatu eta ongi lehortuko ditugu ondoren.
- Labana zorrotz batez moztuko ditugu gero hostoak, oso zerrenda mehe eta finetan; ardura handia jarri behar dugu egiteko honetan, fintasun horretan baitatza entsalada honen arrakasta.
- Aza moztu eta gopor handi batean ipiniko ditugu zerrendak.
- Maneatu egingo ditugu ondoren.
- Katilu batean, limoi zukua, gatza eta piperrautsa nahasiko ditugu; jogurta sartuko dugu ondoren eta oliba olioa azken.
- Nahastura honetaz igurtziko ditugu aza zerrendak eta irabioan erabiliko ditugu ondoren. Hozkailuan edukiko dugu puska batean entsalada, hotz dagoela zerbitzatzeko.
- Hotzetik ateratzean lehor xamar sumatzen badugu, oliba olio birjinaz, koilarakada gutxi batzuk, gozatu ahal izango dugu.
Sukaldean webgunearen eskutik.