Arabako bertsolaritzan ere eragina izan du koronabirusaren ondorioz behartutako konfinamenduak, eta antolatutako ekintzak eten behar izan dituzte; besteak beste, bertso eskolak, hezkuntza arautuko klaseak, epaileen arteko bilerak eta bertsozaleak asetzeko saioak bertan behera geratu dira.
Hala ere, berrogeialdia arintzeko proposamen batekin dator Arabako Bertsozale Elkartea. Bertsolaritza bizitzen jarraitzeko, Erantzuna oinean galdera jolasa prestatu du, astean behin egiteko bertsolaritzari buruzko ariketa eta galderekin.