Azken egunotan bizi dugun egoera dela eta, Euskararen Agendako hitzordu gehienak bertan behera geratu dira. Baina etxean geratu behar izateak ez du esan nahi euskaraz bizitzeari ere utzi behar diogunik.
Horregatik, ALEAn atal berezia sortu dugu, eta etxean euskaraz egiten jarraitzeko hamaika ideia bildu ditugu: musika, literatura, ipuinak, denbora-pasak, ariketa fisikoak... Adin guztientzako eta mota askotako edukia, gure hizkuntza etxeko lau hormetan ere bueltaka ibiltzeko. Gozatu egunotan Euskararen Agenda, baita etxean ere!