Ahizpa konfinamenduan dago.
Hori dela eta, espero zuen prestakuntza guztia ezin du jaso.
Medikuntza tradizionalak ematen duen erditze aurreko zein geroko argibide guztiak ezin ditu jaso.
Paradoxikoki, zenbat eta argibide gutxiago jasotzen dituen, geroz eta lasaiago sentitzen naiz.
Berak egin eta lortuko du.
Bere lanketa pertsonalekin lortutako informazio guztiarekin,
bere gorputza entzuten,
bere buruarekin konektatzen.
Erasotzen duten informazio guztiei aurre eginez.
Ez dakit noiz, non eta nola jaioko den nire iloba. Baina lortuko du. Tatak lortuko du.
Bere gorputzak jakingo du zer egin.
Alma de cantaora abestiak dioen bezala:
Soy el poder dentro de mí.
Soy el amor del sol y la tierra.
Soy gran espíritu y soy eterna.
Mi vida está llena de amor y alegría.
Y cuando lo cantas muchas veces, pues mira, te la crees.
Ania Saenz de Buruagaren lan gehiago ikusteko:
- Portfolioa
- Instagram: @aniaburuaga
Eta zuek nola bizi dituzue konfinamendu egun hauek? Zuen testigantzak, sortze-lanak, kontakizunak, salaketak... jaso nahi ditugu.
Bidali zuen mezuak, bideoak, audioak edo sorkuntza artistikoak erredakzioa@alea.eus helbidera edo Whatsapp zein Telegram bidez 645 66 86 02 telefono zenbakira.