Arabako ALEA gertuago sentitu nahi baduzu, tresna hauen bitartez azken berriak, Arabako albisteak, aldizkariko edukiak, euskararen agenda eta zozketak, besteak beste, edozein gailutan jasotzeko aukera duzu.
Beraz, momentu oro euskaraz informatuta egoteko aukera paregabea duzue ALEArekin.
Telegram kanala
Batu zaitez Arabako Alea Telegram kanalera. Hiru urrats sinpletan egin dezakezu:
- Telegram aplikazioa zure gailuan deskargatu eta instalatu.
- Aplikazioa ireki.
- Bilatu @ArabakoAlea edo ireki honako lotura: t.me/arabakoalea.
- Harpidetu zaitez kanalera.
Azken berriak Whatsapp bidez
ALEAren edukiak Whatsapp bidez jasotzeko aukera ere eskaintzen dugu:
- Gorde zenbaki hau Arabako ALEA bezala zure kontaktuen zerrendan: 645 66 86 02.
- Bidali ALEA hitza gordetako zenbakira.
- Gure hedapen-zerrendetan gehituko zaitugu eta egunero izango duzu ALEAren berri.
Komunitatea sortu
Gainera, edukien sortzaile bihurtu zaitezke. Telegram zein Whatsapp bidez, aipatutako telefono zenbakira (645 66 86 02) bidali ditzakezu argitaratuta ikusi nahi dituzun edukiak: oharrak, ekitaldiak eta mota guztietako edukiak.
Harpidetu zaitez
Ez ahaztu ALEA egunero posible egiteko ALEAkide egin zaitezkela, eta horretarako harpidetza formatu ugari baditugula, aukeratu dezazuen.
Modu horretan, proiektua babesteaz gain, astero etxean jasoko duzu gure aldizkaria. Gainera, PDF formatuan irakurtzeko aukera izango duzu horrela.