Bakarrik dauden adineko pertsonei dago zuzenduta Nagusilanen Zilarrezko Haria zerbitzua, eta telefono bidezko solasaldi bat eskaintzeko aukera ematen du. Egunotako konfinamendu egoeraren aurrean, zerbitzua indartzea erabaki du elkarteak.
Adinekoei konpainia egiten eta entzuten dakien esperientzia handiko boluntario talde batez osatuta dago. Ekimen honetan parte hartzeko prest dauden herritarrak Nagusilan elkartearekin jarri daitezke harremanetan, hurrengo bideetatik: 900 713 771 telefonora deitu eta izena eta harremanetarako telefonoa utzi behar da erantzungailuan. Horrez gain, 688 741 451 telefonora deitu daiteke astelehenetik ostiralera, 10:30etik 14:30era, edo WhatsApp bidezko mezu bat bidali daiteke. Era berean, zerbitzua hilodeplata@nagusilan.org helbide elektronikoaren bidez eska dezakete. Hitz egiteko beharra duten adineko pertsonak ezagutzen dituzten edozein arlotako profesionalek ere Nagusilaneko boluntarioekin jar daitezke harremanetan.
Nagusilan Adin Nagusiko Giza Boluntariotza Elkarteak 2000. urtetik du zerbitzua eta deiei erantzun ahal izateko boluntario taldea. Zerbitzua jasotzen duten pertsonak adin berekoak dira, eta egoera honetan bakardade eta konfinamendu sentsazioa arintzen laguntzen dute.