Trena eta argazkilaritza elkartuta

Erredakzioa 2020ko mar. 17a, 07:00
Iazko lehiaketan saritutako argazkietako bat. / Jose Alberto Sanchez Porras

Hiru gasteiztar finalista dira Espainiako Caminos de Hierro lehiaketan.

Caminos de Hierro Espainiako argazki lehiaketak, 30. deialdian, inspirazio eta sormen iturri izaten jarraitzen du trena eta argazkigintza maite dutenentzat. Edizio honetan, 69 herrialdetako 1.744 autorek parte hartu dute, eta 3.729 lan aurkeztu dituzte; eta Araba presente dago finalean, hiriko artearen berezko hiru izenekin: Sara Berasaluze Duque, Carmen Carranza eta Javier Berasaluze.

Lehiaketak 8.400 euro ematen ditu saritan: 4.000 euro lehen sariarenak, 2.000 bigarren sariarenak eta 1.200 egile gaztearenak, eta lau accesit 300 eurokoak. Caminos de Hierro argazki lehiaketak ospe handiko profesionalek parte hartzen duten epaimahai bat du. 2020ko apirilean, epaimahaiaren erabakia, sari banaketa eta lehen erakusketaren inaugurazioa izango dira. Saritutako eta hautatutako lanak biltzen dituen erakusketak, Madrilen aurkeztu ondoren, ibilbide bat egingo du, 2020ko maiatzetik 2021eko abendura arte, hainbat geltokitan bisitatu ahal izango dena.

Aurreko beste edizio batzuetan, besteak beste, Mariasun Lamarain, Josean Pablos edota Josu Izarrak arabarren lanak saritu dituzte lehiaketa honetan.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide