Etxean Zurekin programaren bidez, mendekotasuna duten pertsonei etxeko laguntza emateko aukera indartu nahi du Aldundiak; adinekoei nahiz desgaitasunen bat dutenei bideratuta dago. Gizarte Politiken Sailak eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz salbuespenezko egoeran dauden kolektibo kalteberei arreta bermatu nahi die.
Pertsona hauek etxean oinarrizko lanak egiteko laguntza izango dute, baita etxetik kanpo egin beharreko beste jarduera batzuetarako ere, hala nola, jakiak eta botikak erosteko. Etxeko Laguntza Zerbitzuko (ELZ) langileek arreta ematen jarraituko dute, dagoeneko erabiltzaile diren pertsonei, baita une honetan laguntza berezia behar dutenei ere.
Mendekotasuna duten pertsonek eta haien familiek Etxean Zurekin programaren laguntza eska dezakete GOFEren telefonoan (945 15 10 15) eta ohiko laguntza zentroetan. GOFEko langileak harremanetan daude ostiraletik itxita dauden eguneko zentroetako familia eta erabiltzaile guztiekin.
Jendearen harrerako guneak itxita
Astelehenetik aurrera itxita egongo dira jendearen harrerako gune guztiak, eta aurrez aurreko kudeaketak ez ditu onartuko, premiazko gaietarako hitzorduak salbu.
Aldundiaren telefono bidezko arreta (945 18 18 18) eta posta elektronikoa aktibo mantenduko dira herritarrek eta enpresek prozedura eta zerbitzu publikoei buruzko kontsultak egin ditzaten. Halaber, izapideak bide telematikoen bidez egiten jarraitu ahal izango da.
Foru Ogasunaren kasuan, informazio fiskalerako telefonoa (945 18 15 55) eta consultasfiscales@araba.eus posta elektronikoa aktibo egongo dira; informazio orokorrerako, berriz, 945 18 18 18 telefonoa eta hacienda@araba.eus helbide elektronikoa erabiliko dira. Arreta telefonikoa eta telematikoa 8:15etik 14:30era izango da, astelehenetik ostiralera.
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) telefono bidezko arretari eutsiko dio 945 15 10 15 zenbakian.