Koronabirusa

Sintomak dituzten arabarrek beren osasun zentrora deitu behar dute

Erredakzioa 2020ko mar. 16a, 09:19

Arabarrek beren osasun zentrora deitu beharko dute aurrerantzean. ALEA

Orain arte, Osakidetzak emandako telefonora deitzea zen gomendioa.

Araban arnas arazoekin lotutako sintomak dituen herritar orok beren osasun zentrora deitu beharko du zuzenean. Hala jakinarazi du Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Orain arte, Osakidetzak horretarako prestatutako telefonora deitzea zen gomendioa.

Sailburuak argitu duenez, Arabako osasun zentroen sarean, hiru zentro prestatu dira arnasketa-arazoei lotutako sintomak izan ditzaketen kasuak isolatzeko, eta prebentzio-neurri bereziekin artatzeko. Oraingoz, Araban hartu duten neurri bat baino ez da.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago