Angel Ibisate euskaltzain urgazlea hil da

Erredakzioa 2020ko mar. 12a, 18:38

Euskaltzain urgazle izendatua zuten 2006ko maiatzaren 26an. / Euskaltzaindia

Arabako AEKren sortzaileetariko bat izan zen.

Angel Ibisate Lozares euskaltzain urgazlea hil da, Gasteizen, 87 urte zituela.

Gizarte Zientzietan lizentziaduna, Gasteizko Elizbarrutiaren Seminarioko bibliotekari izan zen, eta erretiroa hartuta zegoen. Apaiz ministerioa egin zuen Uribarri Jauregin eta Gereñun; Sabandon, Ibisaten eta Areatzan; Gasteizko Andre Maria Koroatzearen parrokian eta Mataukun.

Horrez gain, Arabako AEKren sortzaileetariko bat izan zen. 2006ko maiatzaren 26an euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago