ACBk ez du gustuko izan partidak ateak itxita eta zaleturik gabe jokatzeko gomendioa. Arrazoi horregatik datozen bi jardunaldiak atzeratu egingo dituztela jakinarazi dute ligako arduradunek.
Baskoniaren kasuan 24. eta 25. jardunaldiak, urrenez urren Valentzia eta Zaragozaren kontrako partidak, apirileko lehen eta hirugarren astera atzeratzea erabaki dute horrenbestez. Valentziaren kontrako partida apirilaren 7 eta 10a bitartean jokatuko den arren, Zaragozaren kontrako data zehatzik ezin izan dute ezarri, Baskoniak Euroligan izan dezakeen bilakaeraren arabera geratuko baita.
Euroliga, bertan behera
Baskoniak Israelgo Gobernuaren baimen berezia lortu zuen Tel Avivera bidaiatzeko eta Maccabiren kontra jokatzeko; horrek kritika ugari eragin zituen, eta azkenean, Baskoniak Gasteizera itzuli beharko du partida jokatu gabe.
Bestalde, datorren astean Buesan jokatu beharreko Baskonia-Milan partida, itxuraz ateak itxita jokatuko da Eusko Jaurlaritzak ezarritako irizpeak jarraituz.