Aste honetan deituta zeuden bi batzordeak ere bertan behera utzi dituzte: Lurralde Oreka, ostegunean, eta Nekazaritza, ostiralean. Batzar Nagusietako iturriek ALEAri baieztatu diote martxoaren 25era arte ez dela osoko bilkurarik egongo, momentuz.
Besteak beste ikastetxeetan hartu diren prebentzio neurrien ildo beretik, "egoera epidemikoari eusteko fasean, pertsonen aglomerazioei dagokionez osasun agintarien gomendio orokorrei jarraituz" hartu dute erabakia, Arabako Batzar Nagusien ohar ofizialaren arabera.
Batzar Nagusietako langileei, lanpostu bakoitzaren aukeren arabera telelana egiteko aukera eskaintzea erabaki dute; bestalde, malgutasun neurriak hartzea ere aztertzen ari dira, seme-alabak edo mendeko pertsonak zaintzeko eskatzen duten pertsonentzat.