Koronabirusa

Koronabirusa zuen gizon bat hil da Gasteizen

Erredakzioa 2020ko mar. 7a, 14:02

Txagorritxun bakartuta zegoen 90 urteko gizona. / Alea

Beste gaitz batzuk ere bazituen 90 urteko gizonezkoa Txagorritxuko erietxean zegoen.

Txagorritxuko ospitalean zegoen 90 urteko arabarra, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak jakinarazi duenez. Bakartuta zegoen azken egunetan, koronabirusa antzeman ziotelako.

Gasteizko hildako lagunarekin, bi dira dagoeneko Euskal Herrian koronabirusarekin hildakoak; neumoniarekin Barakaldoko erietxean zegoen joan den asteazkenean hil zen gizona. Gainera, 25 kasu berri antzeman dituzte, horietatik 20 Araban.

Prebentzio neurriak

Osasun sailak koronabirusaren aurrean jarduteko informazioa eta gomendio orokorrak argitaratu ditu webgunean. Horrez gain, herritarrei zuzendutako irizpideetan, sintomak nabarituz gero –eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak, eztula...– edota koronabirus kasu ugariak egondako leku batean izan ostean, osasun zerbitzuekin harremanetan jartzea eskatu dute.

Sintomarik izatekotan, etxean geratu eta 900 20 30 50 telefonora deitu behar da. Ez da, inolaz ere, Osasun Zentrora joan behar.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago