Bai Euskarari komunitateak hazten jarraitzen du. Geroz eta gehiago zarete euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari zareten enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak. 2020ko otsailean hiru entitate berri gehitu zaizkigu Bai Euskarari ziurtagiridunen komunitatera. Hiruek 'Euskararen bidean' mailan hasi dute bidea. Ongi etorri guztioi!

Bertako igogailuak. Anoeta (Gipuzkoa), Arrasate (Gipuzkoa), Gasteiz eta Amorebieta (Bizkaia).
Alfa Formación y Consultoría S.L.U. Galdakao (Bizkaia).
UP Formación. Bilbo.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.