Auto istripua arratsaldeko bostak aldera gertatu da, N-124 errepidean, Zanbrana parean. Logroñorako noranzkoan zihoan Nissan Qashqa auto bat errepidetik atera da, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik. Momentuan hil da auto gidaria, eta larrialdietako zerbitzuek ezin izan dute ezer egin.
Gertatu dena argitzeko, Ertzaintzak ikerketa abiatu du.