Maite Ruiz de Austri izango da San Prudentzio jaietako pregoilaria

Erredakzioa 2020ko ots. 27a, 17:56
Hainbat sari jaso ditu Ruiz de Austrik animazio pelikulengatik. / CIMA

Ibilbide oparoa egin du animazio pelikuletako ekoizle, gidoilari eta zuzendari moduan.

Maite Ruiz de Austri zinemagilea izango da San Prudentzio eta Estibalizko jaietako pregoilaria. Animazio pelikuletan ibilbide oparoa egin du Ruiz de Austrik 25 urtetan, eta hamaika sari  jaso ditu egindako lanagatik, hainbat Goya sari tartean. Ekoizlea izatearekin batera, animazioko zein fikziozko telebista serie eta dokumentalen gidoilari eta zuzendaria ere izan da. 

Arabako Diputazioak haren ibilbidea saritu nahi izan du, eta ikus-entzunezkoen alorrean "berdintasunean errefente" dela nabarmendu du. Besteak beste, Emakume Zinemagileen Elkarteko (CIMA) bazkide sortzaileetako bat izan zen; zinema munduan emakumeari bultzada bat emateko sortu zen elkartea. Eta Espainiako Zientzia eta Arte Zinematografikoen kide ere bada. Besteak beste, Animal Channel, La bola dorada eta Ipar Haizearen Erronka animazio filmak ekoitzi ditu.

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide