Gaia Elkartearen urteurrena ospatzeko festa egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2020ko otsailaren 27a

Kirola, kultura eta hezkuntza arloetan diharduen interes orokorreko elkartea da Gaia. Euskal joko tradizionalen eta pilotaren inguruko animazio batzuen bitartez publiko zabal bati (haurrak, helduak, ahalmen urriko pertsonak, bazterketa jasaten duten pertsonak) begira euskal kultura sustatzea dute helburu. Bai Euskarari Ziurtagiria dute, 'Zerbitzua euskaraz' maila.

1988an sortu zen Gaia Elkartea eta dagoeneko 32 urte daramatzate han eta hemen lanean. 30 urteak ospatzea asko arrunta denez, 32. urteurrena ospatuko dute otsailaren 29an, Angeluko Pignada gunean.

Egun horretan, urtetako ibilbidean parte izan diren pertsona guztiak elkartzeko gogoa dute. Hemen duzue egitaraua:

Diren bezalako eguna izateko xedea dute: ludikoa, besta giroan eta zentzuz betea!

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago