Dimisioa eman du Alfonso Alonsok

Erredakzioa 2020ko ots. 24a, 19:57

Amaia Fernandezek ordezkatuko du Alonso, behinn-behinean. / PP Vasco

Amaia Fernandezek hartuko du kargua, behin-behinean.

Alfonso Alonsok dimisioa eman du PPren EAEko presidentetza utzita, alderdiaren buruzagitzak joan den asteburuan Jaurlaritzako lehendakarigai izateko Carlos Iturgaitz hautatu ostean. Alderdikideei eman die albistearen berri, hunkituta: "Jarduera publikoarekiko eta politikoarekiko konpromisoari eta dedikazioari amaiera ematen diot". 

Zuzendaritza nazionalaren "babesik gabe" karguan jarraitzea "zentzuzkoa" ez dela adierazi du ostean egindako prentsaurrekoan. Mariano Rajoyk PPren presidentetza utzi eta gero, Soraya Saenz de Santamariaren alde agertu zen Alfonso Alonso, baina Pablo Casadok jaso zuen alderdikideen babesa, eta horrek zaildu egin du Gasteizko alkate ohiaren ibilbidea alderdian. Aurrerantzean, behin-behinean, Amaia Fernandezek hartuko du Alonsoren kargua.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago