Sokatira

Badaiotz taldeak bi urre eta zilar bat lortu ditu Munduko Sokatira Txapelketan

Erredakzioa 2020ko ots. 24a, 12:41
Bi urre eta zilar bat lortu dituzte sokatirako Mundu Txapelketan. / Badaiotz Herri Kirol Taldea

Talde arabarreko neskek nazioarteko zortzi urre pilatu dituzte horrela, aurtengo edizioan 540 eta 500 kiloko kategoriak irabazi ostean.

Abetxukuko neskek urrezko domina lortu dute Irlandan, 540 eta 500 kiloko kategorietan. Bi hauekin zortzi dira guztira hamar Munduko Txapelketetan lortu dituzten urreak. Gainera, igandean zilarrezko beste domina bat lortu dute, 500 kiloko kategorian euskal selekzioa ordezkatuz.

Ostegunean hasi zen txapelketa, 540 kiloko kategorian lehen postua lortuz. Ostiralean, euren ohiko kategoria den 500 kilokoan irabazi zuten, Jingmei talde txinatarrari gailenduz.

Igandean, Basque Country selekzioa ordezkatuz aritu dira 500 kiloko kategorian. Hala ere, azken honetan ez dute hirugarren urrea lortu, eta zilarra eskuratu dute Txina-Taipeiren aurka.

Badaiotz Kirol Elkartea 1981an sortu zen, baina nesken taldea ez zen sortu 1991ra arte. Halere, Euskal Herriko indartsuenetakoa izan da nesken taldea. Eta neskak izan dira arrakasta eta mundu mailako oihartzuna lortu dutenak.

Astean hirutan entrenatzen dute Abetxukuko kiroldegian, baliabide propioekin eta kirol profesionalaren eredutik urrun dauden baldintzetan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide