Gasteizko mendizale bat hil da Beriain mendian

Erredakzioa 2020ko otsailaren 22a

Beriainen izan du erorikoa Gasteizko gazteak. / Foruzaingoa.

Erorikoa izan du eguerdian 34 urteko lagunak.

Gasteizko mendizale bat hil da gaur Nafarroako Beriain mendian, Unanua herritik gertu. Erorikoa izan du eta 12:55etan jaso dute abisua Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek. Mikel R. D. da hildakoa, 34 urtekoa.

Foruzainak eta suhiltzaileak bertara joan dira erreskate lanetarako, baina ezin izan dute gaztearen bizia salbatu. Hilotza Arbizuko kanpinera eraman dute helikopteroz 16:15ean, eta handik Auzitegi Medikuntzako Nafarroako Institutura eraman dute autopsia egiteko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago