Gasteizko langile bat hil da eraikuntza bateko istripuan

Erredakzioa 2020ko ots. 21a, 12:24
Urte hasieratik, gutxienez, 15 langile hil dira lan istripuan. / Alea

Autopsiaren zain daude, Estructuras Frutos enpresako langileari gertatutakoa argitzeko.

ELA sindikatuak jakinarazitakoaren arabera, behargin bat hil da asteazkenean izan zuen lan istripuaren ondorioz. Estructuras Frutos enpresako langileak istripua izan zuen hilaren 20an Perez San Roman enpresaren eraikuntza lan batean, eta lesioen ondorioz atzo hil zen ospitalean.

Ezbeharra gertatu zen momentuan ez zegoen lekukorik, eta autopsiaren zain daude gertatu zena argitzeko.

Istripua Arratzua-Ubarrundian

Beste alde batetik, SOS Deiak-ek jakinarazi duenez, gaur goizean istripu bat izan da etxebizitza berri baten lanetan, Duran. Larrialdi-zerbitzukoak bertan dira zauritua artatzen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide