Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak EAEko zabortegietako kudeatzaileei laguntza eskatu die joan den ostegunean Zaldibarko luiziaren ondorioz sortutako "premiazko kudeaketari" erantzun ahal izateko, eta Gasteizko Udalak Gardelegi eskaini du hango hondakinak jaso ahal izateko.
Arriskutsuak ez diren hondakinak jasotzeko aukera dagoela nabarmendu dute Udaletik. Enpresa publiko eta pribatuetatik Verter Reciclyng enpresak ordura arte jasotzen zituen hondakinak eramateko prest agertu da Gardelegi –60 hektarea ditu zabortegiak–, "betiere Gardelegik dituen baldintzak betetzen baditu".
Eitzagako zabortegia erori egin zen duela astebete, eta bi langile desagertuta daude geroztik. Lurraren ezegonkortasunak zaildu egin dituzte egun hauetako bilaketa lanak.