Stauskasek ez du Baskonian jokatzen jarraituko

Erredakzioa 2020ko ots. 12a, 12:24
Joko motara ohitzeko zailtasunak izan zituen Stauskasek. / Baskonia

Taldeak eta jokalariak akordioa lotu dute, indarrean zegoen kontratua bertan behera uzteko.

Aurtengo denboraldian itxaropen asko zituen jarrita Baskoniako zuzendaritzak, eta baita zalegoak ere, Nick Stauskas hegaleko kanadiarrarengan. Izan ere, NBAko draft aukeraketetan 8. postua eskuratutako jokalari bati aurresuposatzen zaion kalitatea maila gorenekoa da. Tamalez, ez da horrelakorik ikusi ahal izan Baskoniaren elastikoa jantzi zuenetik, eta erdipurdiko denboraldia jokatu du orain arte.

Denboraldi hasieran min hartuta ibili zen jokalaria, ondoren Europan lehendabizikoz jokatzen duten jokalari askori gertatu ohi zaion bezala, joko motara ohitzeko zailtasunak izan zituen, eta azkenik entrenatzaileen joko-sistemak barneratu eta taldean izan behar zuen gidaritza rola bereganatzeko zailtasunak izan ditu.

Gaurtik aurrera, goizean Baskoniako bulegoetatik jakinarazi dutenaren arabera, denboraldi bukaera bitartean indarrean zegoen kontratua eteteko adostasunera iritsi dira jokalariarekin. Egindako lana eskertu eta zorterik onena opa dio taldeak jokalariari aurrerantzean.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide