Koronabirusa

Txagorritxu Ospitalean dagoen emakumea ez dago koronabirusak kutsatuta

Erredakzioa 2020ko ots. 3a, 22:41

Duela gutxi Txinatik itzuli ostean, arnas sintomatologia arinarekin dagoen emakumea ez dago koronabirusak kutsatuta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Europa Press agentziari jakinarazi dionez.

Koronabirus kasu bat izan zitekeena isolatu eta protokoloa aktibatu zuen atzo Osakidetzak Txagorritxu ospitalean. Duela gutxi Txinan izan den emakume batek infekzio hori ote zuen ikertu bitartean, prebentzio neurriak hartu dituzte. 

Analisi klinikoak Arabako Unibertsitate Ospitalean eta Majadahondako (Madril) laborategi batean egin dituzte. Astearteko lehen orduetan konfirmatu du Osasun Sailak ez gaudela koronabirus kasu baten aurrean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago