Mikel Landa eta beste txirrindulari bat kotxearekin harrapatu ditu gidari batek

Erredakzioa 2020ko ots. 1a, 21:20
Mikel Landa berak argitaratu du argazkia sare sozialetan.

Auto gidaria Altubeko ordainlekutik gertu atxilotu du Ertzaintzak, ihes egin ondoren.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak auto baten gidaria atxilotu du Altuben, AP-68 autobideko ordainlekutik gertu,  Zigoitian bi txirrindulari harrapatu eta ihes egin ondoren. Kotxe gidariak harrapatutako txirrindularietako bat Mikel Landa zela jakin ahal izan da handik gutxira.

Murgiarrak berak Twitter bidez jakinarazi duenez, lagun batekin entrenatzen ari zela, kotxe batek atzetik kolpatu ditu eta ihesari eman dio. Horrekin batera, mezu lasaigarria ere zabaldu nahi izan du; azterketa medikua egin ostean ez da zauri larririk antzeman eta laster entrenamenduetara bueltatzeko gogoz dagoela jakinarazi du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide