Suzko barrikada baten ondorioz, AP1 errepidea moztu behar izan dute goizean. Legutio eta Luku artean izan da, 08:00ak aldera, eta bi norabideetan zihoazen gidariak ez atzera ez aurrera geratu dira.
Ezezagunek gurpil batzuei su eman, eta horiek itzali arte izan da errepide mozketa. Suhiltzaileak laster heldu dira eta, 09:45ean, berriz ere, zabalik izan da errepidea bi norabideetan. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
Errepide mozketa urtarrilaren 30ean deitutako greba orokorrarekin lotuta dago. Arratsaldean sabotajearen bideo bat argitaratu du Hala Bedik; ekintzaren aldarrikapenean, "kaleak hartzeko" deia zabaldu dute ekintzaileek.