Bai Euskarari Elkarteak du Euskaragileak proiektua sustatzearen ardura eta enpresa hauek osatzen dute batzordea: Cikautxo, Batz, Danobat Group, Eika, Elay, Elkar, Fagor Taldea, Goizper Group, IMH, Irizar, Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea eta Orkli.
Enpresa guztietan langile berriak kontratatu eta berauek euren jardunean kokatzeko prozesuak garrantzia berezia du. Langile horiek enpresan egoki integratzeko eta ahalik eta arinen euren zereginak behar bezala bete ahal izateko prozesua izaten da hori.
Prozesu horretan garrantzia berezia du enpresaren baitan euskararen normalizazioari eta, oro har, hizkuntzen kudeaketari ematen zaion garrantzia eta tratamendua transmititzeak. Horretarako, langile horiei begira garatu ohi den harrera-planean hizkuntzaren aldagaia lantzeko eredu bat proposatzea erabaki zen Euskaragileak batzordean.
Euskaragileen batzordean enpresek ikastetxeekin duten harremanari garrantzia berezia eman zaio. Batetik, bi erakundeen arteko hizkuntza-harremanen ikuspegitik, baina batez ere, lan-mundura jauzia ematera doazen ikasle edota langile berriengan eragitearen ikuspegitik. Hori lantzeko, enpresen eta ikastetxeen arteko lankidetza hitzarmenak adostea proposatzen da.
Osatu den hitzarmen-ereduan bi entitate horien arteko lankidetzarako eredu posible bat mahai gaineratu nahi da.
Enpresen jarduera euskaraz garatzeko eta lan-munduaren euskalduntzean laguntzeko garrantzitsua da enpresek euren hornitzaile nagusiei zerbitzua euskaraz eskaintzeko eskaera luzatzea. Hornitzaileei bidaltzeko gutun-eredua sortu da.
Hornitzaileentzako gutun-eredua (.doc)
Euskaragileek euskararen normalizazio prozesuaren inguruko esperientzia zabala dute eta prozesu horrek izan ditzakeen gorabeherak eta horiei zer-nola aurre egin izan dieten ezagutzeak, balio handiko jakituria eskaintzen die. Ezagutza eta esperientzia hori guztia partekatzeko sortu da Euskaragiletu programa. Euskaragileekin beste enpresa batzuen bisitak jasotzeko sarea osatu eta lanketa sistematizatu nahi da programa honen bidez.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.