Betiko erakusleihoen bilduma

Erredakzioa 2020ko urt. 15a, 18:37
La Vascongada dendan egindako argazkia. / Jose Ramon Agirrezabal

Ehun urteko denda tradizionaletan zehar bidaia egin du Jose Ramon Agirrezabalek.

Dagoeneko hiriaren historia diren jatetxeak, tabernak, zapata-dendak, mertzeriak, gozotegiak, liburu-dendak, farmaziak, bitxi-dendak, labana-dendak, harategiak edo elikadura-dendak. Guztiek dute lekua Betidanik hemen argazki erakusketan. Jose Ramon Agirrezabalek egindako argazkien bitartezko bidaia otsailaren 7ra arte izango da ikusgai, Vital Fundazioaren erakusketa zentroan.

Gasteiztarren hainbat belaunaldiren bizitzan etenik gabe egon diren Gasteizko ehun urteko denda tradizional eta enblematikoetan barrena egindako ibilbide osoa eskaintzen du Aguirrezabalen lanak. Denboran errepikaezina den proiektua da, haren hitzetan: "Hasiera batean argazki-erreportajea baino izango ez zena, gero eta sozialagoa bihurtu da, ura bezala eskuetako hatzen artean ezinbestean ihes egiten diguten pertsona eta lekuei argazkiak ateratzen eta, beraz, hilezkor bihurtzen ari nintzela ikustean. Izan ere, hainbatek betiko itxi zuten pertsiana, argazkiak hartu eta gutxira".

2018ko abendutik 2019ko otsailera bitartean ikusi ahal izan zen erakusketa hau Bibat museoan, eta izan zuen arrakastaren ostean berriz aurkeztea erabaki dute.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide