ALEAn ikusi ditugun aurpegi ezagunak, jazotako gertakizunak, gizarteko aldarrikapenak, irudi ikusgarriak, gure lurraldeko txokoak… eta beste zenbait bitxikeria izango dira erakusketa honetan ikusgai.
Urtarrilaren 17tik otsailaren 2ra bitartean egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxean, eta epe horri hasiera emateko, urtarrilaren 17an egingo da inaugurazio ekitaldia, arratsaldeko 19:00etan.
Ekitaldiara hurbiltzeko gonbidapena egin nahi dio ALEAk proiektuaren inguruan biltzen den komunitate osoari.