Natura eta ikus-entzunezkoak, asteburuko planen artean

Erredakzioa 2020ko urt. 10a, 13:00
Salburuan bizi diren animaliak ezagutu edota mendian orientatzen ikasteko saioa. / Ataria

Horrez gain, Ataria guneak Naturalisten lantegia antolatu du larunbaterako, etxeko txikienentzat.

Gabonetako egunak atzean utzi ditugula, Euskararen Agendak hamaika ekintzarekin dator asteburu honetan etxean ez gelditzeko.

Lehenengo geltokia, gaur bertan izango da, 19:30ean, Gasteizko Vital Fundazioko Aretoan. Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa dokumentala proiektatuko dute, Euskal Herriko mugimendu antinuklearraren errepasoa egiteko. Lehen aldiz proiektatuko da Gasteizen, eta Bertha Gaztelumendi zuzendaria eta Sabino Ormazabal gidoilaria izango dira bertan. Legution ere beste hitzordu bat izango da, Askoa Etxebarrieta La Pulga flamenko dantzariaren eta Miren Amuriza bertsolariaren eskutik: Gorria ikuskizuna. Kultur etxean eskainiko dute, 20:00etatik aurrera.

Larunbaterako, Salburuko Ataria guneak Salburuan bizi diren animaliak ezagutu edota mendian orientatzen ikasteko saioa prestatu du, 17:30ean, 5 eta 10 urte bitarteko haurrentzat: Naturalisten lantegia.

Azkenik, igandean, zinemaz gozatzeko aukera izango dute etxeko txikienek. Pirata arratoia filma proiektatuko dute Dulantziko Micaela Portilla kultur etxean, 17:00etatik aurrera.

Hitzordu horiez gain, beste horrenbeste prest ditu Euskararen Agenda atalak. Sartu eta kuxkuxeatu! Asteburu on!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide