Arabako Foru Aldundiak linea elektrikoak konpondu nahi ditu, hegaztiak elektrokutatu ez daitezen. Sentsibilizazio kanpaina abiatu du Ingurumen Sailak, bideo baten bitartez.
Era berean, linea elektrikoek hegaztiengan dituzten inpaktu larriei irtenbide eraginkorrak bilatzeari ekin dio Aldundiak. Besteak beste, Nafarroan dagoen linea elektriko bat konpontzea lortu berri du; izan ere, Europako Life Aquila proiektuari esker sartutako txitak bertan egon ohi dira. Erabaki honek hegazti hauen biziraupena bermatu du.
Horrez gain, kontzientziazio kanpaina hasi zenetik, linea elektriko gehiago konpondu dira, hala nola: Santa Cruz del Fierron, Ircion, Berantevillan, Zambranan, Guardian, Samaniegon edo Ozion.