Goizeko hamaiketan helduko dira Errege Magoak

Erredakzioa 2020ko urt. 5a, 09:19
19:00etan hasiko da arratsaldeko desfilea, Bilbao Plazan. / Alea

Ibilbidea aldatuko du aurten 

Goizeko hamaiketan helduko dira gaur Errege Magoak Gasteizko tren geltokira. Plaza Berritik 11:20ean igaro eta gasteiztarrak agurtu eta gero, Goiuri Jauregira joango dira haurren kartak jasotzeko asmoarekin.

19:00etan Erregeen desfile handia ospatuko dute, erdialdeko kale nagusienetatik igaroko dena. Bilbao plazan hasiko da, eta Legutioko atean amaituko da ibilbidea. 300 lagunek parte hartuko dute kabalgatan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide