Diputazioak 57 plaza aterako ditu oposizio-lehiaketara

Erredakzioa 2019ko abe. 27a, 10:21
Besteak beste, basozain eta gidari lanpostuak bete behar dira. / Alea

Hautaketa prozesua 2020ko bigarren erdialdean hasiko da.

Arabako Aldundiak 57 plaza betetzeko Enplegu Publikoaren Eskaintza (EPE) deituko du aurten, A taldeko 40 lanpostu betetzeko (14 ekonomia eta enpresa arlokoak, 11 zuzenbidekoak, Hizkuntza Normalizazioko 3 teknikarirenak, Lankidetzako 2 teknikarirenak eta Administrazio Orokorreko erdi mailako 10 teknikarirenak) eta C taldeko 17 lanpostu betetzeko (12 basozain eta 5 gidarirenak).

Deialdi horren oinarri orokorrak datorren urteko lehen seihilekoan onartuko direla aurreikusten da, hautaketa prozesua 2020ko bigarren zatian eta 2021eko lehen zatian egiteko.  "Horri esker, Aldundiaren plantilla egonkortu eta gaztetzeko eta, epe motzean eta ertainean, kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko konpromisoa beteko dugu", azaldu du Cristina Gonzalez Enplegu diputatuak.

Gonzalezek adierazi duenez, EPEak urtero deitzeko estrategiak "jarraitutasuna eta iraunkortasuna" eskatzen du, datozen urteetarako aurreikusitako erretiro kopuru handia kontuan hartuta. Aurreko legealdian Aldundiko 175 langilek hartu zuten erretiroa, plantillaren %20 inguruk, eta aurreikuspena da joera eta ehuneko horrek horrela jarraituko duela. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide