Urtero egingo da Hiru Haundiak mendi lasterketa

Erredakzioa 2019ko abe. 25a, 11:49
Argazkia: www.hiruhaundiak.com

2020an, urriaren 17an egingo dute lasterketa.

Hiru Haundiak proba aski ezaguna da gure lurraldean, eta erreferentea ultra trail lasterketetan aritzen direnen artean ere. Manuel Iradier txangolari elkarteak 1987. urtean antolatu zuen lehen proba, espainiar estatu maila egin zen izaera bereko lehena izanik.

24 orduz azpiko denbora tartean, Gorbeia, Anboto eta Aizkorri mendiak igo behar izaten dituzte parte-hartzaileek. Orotara, 100 kilometroko ibilbidea eta 10.000 metro pilatuko desnibela.

Orain arte, bi urtetik behin antolatu badute ere, 2020tik aurrera, Manuel Iradier Txangolari elkarteak eta Ascentium enpresak lotutako akordioari esker, urtero egingo dela iragarri dute. Bere ibibidea hasi zuenetik etengabeko hobekuntza batean murgilduta egon da lasterketa, eta aurrerantzean bere antolakuntza eta zerbitzuak hobetzeko konpromisoa adierazi nahi izan dute antolatzaileek: komunikazioan, izen-emateank, segurtasunean, parte-hartzaileen zaintza eta kontrol lanetan, etabar.

2020an, Hiru Haundiak urriaren 17an egingo da, eta izen-emateko epea otsailaren 15etik aurrera egongo da zabalik www.hiruhaundiak.com  webgunean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide