Perasovic kaleratu du Baskoniak

Erredakzioa 2019ko abe. 21a, 10:20

Josep Maria Berrocalek hartuko du taldearen gidaritza.

Baskoniak atzo jakinarazi zuen Velimir Perasovic entrenatzailearekin zuen kontratua bertan behera uzteko hartutako erabakia. Bere ordez, Josep Maria Berrocalek, orain arteko bigarren entrenatzaileak, hartuko du taldearen gidaritza. Lehen erronka igandean bertan izango du, San Pablo Burgosen aurkako lehian.

“Bere profesionaltasuna eta egindako lana” eskertuta agurtu zuen taldeak Perasovic, bide batez “arlo profesional zein pertsonalean zorterik onena” opatuz.

Entrenatzaileak bere aldetik "taldeak aldaketa behar duela” ulertzen duela adierazi zuen eginiko agerraldian, eta bere aldetik ere “dena ondo joan dadila” opa zion taldeari.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide