John Fogerty ere batu da Azkena Rockera

Erredakzioa 2019ko abe. 19a, 18:14
Bigarren urtez ariko da Fogerty Mendizabalan. / J. Fogerty

Suzy Quatro, Brian Wilson, Incubus eta The Adicts ere izango dira Gasteizen.

Azkena Rock jaialdia, ekainaren 19an eta 20an Mendizabalako zelaietan ospatuko dena, ari da egitaraua osatzen. Patti Smith & Band, Social Distortion, Fu Manchu, L7, Reverend Horton Heat, The Steepwater Band eta The Faithless iragarri ostean, atzo beste hainbat talde aurkeztu zituen jaialdiak; horien artean, John Fogerty eta Brian Wilson nabarmendu behar dira.

Fogertyk Creedence Clearwater Revival gidatu zuen zazpi urtez, beste hamaika lanen artean, eta bigarrenez arituko da Gasteizen. Wilson, berriz, The Beach Boysen sortzailea izan zen, eta berea da Pet Sounds XX. mendeko disko entzutetsuenetakoa.

Horiekin batera, Suzy Quatro, Brian Wilson, Incubus, Drive by Truckers, The Adicts, Baroness, Shooter Jennings, Robyn Hitchcock, The Wildhearts, Derby Motoreta's Burrito Kachimba, Tahures Zurdos, Petroleo, Ray Collin's Hot Club, DeWolff eta Wicked Wizzard taldeak ere arituko dira. 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide