'Araban da, bai, baina...' lehiaketaren finala izango da gaur

Erredakzioa 2019ko abe. 19a, 13:43

Ane Urkiola aguraindarrak irabazi du hirugarren saria. / Argazkia: IKA Gasteiz

Hirugarren saria Agurainera joan da eta irabazlea Ane Urkiola izan da. Arabako produktuez osatutako kutxa bat lortu du. Eta lehiaketaren finala gaur izango da, 19:00etan Jimmy Jazz aretoan.

Aurten hogeita hamaikagarren urteurrena ospatuko du IKAk eta, hori dela eta, ALEAren irakurle guztiekin partekatu eta guztioi aukera eman nahi izan diote urtero euskaltegian antolatzen duten 'Araban da, bai, baina...' lehiaketan parte hartzeko.

Bederatzi ataletako irabazleek ALEA taldea osatuko dute gaur, abenduaren 19an, egingo den Gasteizko euskaltegien arteko finalean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago