Arabako artisten erakusleihoa izango da Neguko Arte Azoka

Erredakzioa 2019ko abe. 18a, 11:52
Urtarrilaren 12ra arte izango da Neguko Arte Azoka. /Artgia

Arte garaikidearen salerosketa sustatu nahi dute azokarekin.

ARTgia sorguneak Gasteizko Neguko Arte Azoka inauguratuko du ostegunean, artearen salerosketa sustatu eta Arabako artisten erakusleiho izateko helburuarekin. "Sortzaile plastikoentzako behar beharrezkoa zen azoka sortu dugu", azaldu du Kristina Urizarbarrena koordinatzaileak.

Arabako 75 artista baino gehiago igaro dira urte hauetan azokatik, eta urtero sortzaile berriak sartzen saiatzen direla azaldu dute antolatzaileek. "Judimenditik, Gasteizko erdialdetik gertu baino at dagoen auzo honetatik Gabonei begira baina etorkizunari begira bereziki horrelako ekimen bat bideratzea erabaki genuen”, azaldu du Urizarbarrenak. 

Hamazazpi izango dira orotara erakusketa honetan parte hartuko duten artistak. Besteak beste, Unai Etxebarria, Lorea Morlesin, Maitane Argote, Iñaki Alvarez, Alba Tojo, Uxue Ruiz de Arkaute, Ines Gonzalez de Zarateren lanak ikusi ahal izango dira. Ibilbide ezberdinak dituzten artistak tartekatu nahi izan dituzte. Ibilbide oso emankor eta ezaguna dituztenak, eta baita hasiberriak ere. "Esperientzia eta gaztetasuna. Arabako artisten oraina eta geroa. Horregatik ere ahalegin berezia egin nahi izan dugu formatu ezberdinak lortzen kultur erabiltzaileek ere pieza ezberdinak izan ditzaten eskura".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide