Leire Bilbao Innobasqueko zuzendariak azpimarratu du ziurtagiri honek "Euskara Batzordeko aurtengo helburua" betetzen duela eta erakundearen barruan euskararen erabileran sakontzeko "bultzada" dela.
Bestalde, Rober Gutiérrez Bai Euskarariren zuzendariak aipatu du "berrikuntzak arlo sozioekonomikoan euskarazko espazioak argitzen, garatzen eta hedatzen" jarraitzeko aukera ematen duela eta Innobasqueko kideak animatu nahi izan ditu "alor sozio-ekonomikoan eragiten" jarrai dezaten.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.