Lansarean.eus aurkeztu genuen Bernat Etxepare lizeoaren Lanbide Foroan

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2019ko abenduaren 11

Joan den larunbatean Lanbide Foroaren 2. edizioan parte hartu genuen Baionako Bernat Etxepare lizeoan. Bertan, Lansarean.eus euskarazko lan-atariaren aurkezpena egin genien lurralde eta lan-arlo ezberdinetako 70 profesional euskalduni.

Ekitaldi hau Etxepare lizeoa, Piarres Larzabal kolegioa, Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa, Estitxu Robles kolegioa eta Xalbador kolegioaren artean antolatua da, Euskal Konfederazioarekin batera.

Helburua da ikasle eta familiei ofizioen ezagutza egiteko parada emaitea, arlo profesional desberdinetako pertsona euskaldunak gomitatuz.

10 arlotako 75 bat profesional present izan ziren, beren esperientzia haurrekin (eta beren burasoekin) partekatzeko. Profesional horiek euskara erabiltzeko aukera dute beren lanean.

Foroaren helburua bikoitza izan zen:

  • Alde batetik, lanaren mundua ikasleei deskubriaraztea.
  • Eta bertzalde, gazteei ohartaraztea euskarak ate ainitz irekiarazten dituela.

Euskarazko lan-ataria

Euskara hutsez dagoen lan-atari bakarra da Lansarean.eus. Alde batetik, enpresek hautaketa-prozesuak kudeatzeko aukera dute eta eskaintzen dituzten lanpostuetarako hautagaiak aurkitu ahal izango dituzte bertan. Bestetik, lan bila ari diren pertsonek enpresen lan-eskaintzen berri izan eta horietan izena eman dezakete.

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago